Lehenengo, goizeko 5:30-ak aldera, Azpeitian taxia hartu dugu Bilbora joateko. Bertan ustekabez, Yara eta Itsasorekin topatu gara. Bilbora iritsitakoan, aireporturantz joan gara, Tailandiarantz doan hegazkina hartzeko. Behin hegazkina hartuta hasi da gure bidaia.
Tailandiara iritsitakoan gure hotelera joan gara Six Senses Hideaway- ra. Bere aurrean hondartza ederra du. Zerbait jan eta bertan geratu gara, bidaia dela eta nekatuta baitgaude.
Gure lehenengo egunean, hoteleko atarian gosaldu, eta hotel aurreko hondartzara abiatu gara. Bertan eguzkia hartu eta bainatu egin gara, Tailandiako ur kristalizatu eder horietan, eguraldi aparta dago eta. Goiz ederra igaro eta gero, 14:00 ak aldera, bazkaltzera joan gara hoteleko jatetxera.
Tailandiako janaria apur bat arraroa izan arren, oso ona zegoen dena, eta bazkaldu ostean berriro gure gelara igo gara apur bat egotera. Hoteleko gela, aparta da, eta wi-fia duenez, ordenagailutik internetera sar gaitezke. Denboralditxo bat egon ondoren, berriro ere, hondartzara joan gara, bertan ibili egin gara hondartza osoan zehar, eta bertako kafetegi batera joan gara zerbait hartzera. Bertan gure hotel berberean dauden beste bi neskarekin topatu gara, eta hitzegiten asi gara lagun egin arte. Hasieran apur bat kostatu zaigu ingelesez hitz egiten zutelako baina konpondu gara.
Gure lehenengo egun zoragarri hau bukatzeko, bi lagun horiekin afaldu dugu hotelean eta gauean zerbait hartzera joan gara kalera ibilalditxobat eginez, eta azkenik gaueko 11:30ak aldera berriro hotelera joan gara lo egitera.