2011/03/18
2011/03/02
Azkenengo eguna Tailandian.
Hirugarren eguna, Maya Bay
Horrela amaitu da gure hirugarrengo eguna Maya Bay-n.
2011/02/18
Bigarrengo eguna.
Gaurkoan, gure lekutik apur bat mugitzea erabaki dugu, eta horrela, Plovouci Dumnoen Saduak -eko "Merkatu flotante" (Mercado flotante) famatura abiatu gara. Gutxi gora behera, 105km -ra dago Bangkok hiritik, Tailandiako probintzia.
Bertara iritsitakoan, harrituta geratu gara, behin ere ez baitdugu horrelakorik ikusi. Herri arrunt bateko kaleak urez beteta daude, eta bertan txalupa txiki moduko batzuk, saltzailea barruan duela bere fruta eta barazkiekin. Gero jendea beste txalupa batzuetan sartzen da eta saltzaileen txaluparantz urbiltzen da nahi duena erosteko. Bertan guk fruta batzuk erosi ditugu, eta berriro gu gauden hotelera abiatu gara.
From Tailandiara bidaia |
Gure bidaiako lehenengo eguna.
Tailandiara iritsitakoan gure hotelera joan gara Six Senses Hideaway- ra. Bere aurrean hondartza ederra du. Zerbait jan eta bertan geratu gara, bidaia dela eta nekatuta baitgaude.
Gure lehenengo egunean, hoteleko atarian gosaldu, eta hotel aurreko hondartzara abiatu gara. Bertan eguzkia hartu eta bainatu egin gara, Tailandiako ur kristalizatu eder horietan, eguraldi aparta dago eta. Goiz ederra igaro eta gero, 14:00 ak aldera, bazkaltzera joan gara hoteleko jatetxera.
From Tailandiako hotela: Six Senses Hideaway |
Tailandiako janaria apur bat arraroa izan arren, oso ona zegoen dena, eta bazkaldu ostean berriro gure gelara igo gara apur bat egotera. Hoteleko gela, aparta da, eta wi-fia duenez, ordenagailutik internetera sar gaitezke. Denboralditxo bat egon ondoren, berriro ere, hondartzara joan gara, bertan ibili egin gara hondartza osoan zehar, eta bertako kafetegi batera joan gara zerbait hartzera. Bertan gure hotel berberean dauden beste bi neskarekin topatu gara, eta hitzegiten asi gara lagun egin arte. Hasieran apur bat kostatu zaigu ingelesez hitz egiten zutelako baina konpondu gara.
From Tailandiako hotela: Six Senses Hideaway |
2011/01/19
2011/01/14
Fuksiaz jantzita helduko da udaberria
Dirudienez, diseinatzaile ospetsuenek arrosa tonu biziak aukeratuko dituzte beraien bildumetarako. Adi!
Urtea duela gutxi hasi bada ere, moda adituak 2011ko kolorea zein izango den eztabaidatzen dabiltza dagoeneko. Denetarik entzun da: koral-kolorea, izokin-kolorea, laranja, horia...
Baina zein izango da udaberriko arropak erosterakoan aukeratu beharko dugun lehen kolorea?
Aurreikuspenek diote munduko diseinatzaile ospetsuenek kolore fuksiaren aldeko apustua egingo dutela. Are zehatzagoak izango gara, fuksiak baino indar handiagoa hartuko baitu atxapar koloreak (ukitu gorriak dituen fuksia tonua).
Ken Zazpi- Ortzimugak begietan
Lady Gagak barruko arropen bilduma bat diseinatuko du
Giorgio Armanirekin akordioa sinatu du hurrengo biran bere diseinuak eramateko.
Lady Gagaren energia eta indarra etenezinak dira. Musika munduan duen arrakasta ikaragarria da eta hori gutxi balitz, erronka berriei aurre egiteko gogoz azaldu da azkenaldian kantari polemiko hau.
Hain zuzen ere, barruko arropen bilduma bat kaleratzeko asmoa erakutsi du Lady Gagak. Udan iritsiko da bilduma berri hau eta emakume modernoei eta ausartei zuzenduta egongo da. Dirudienez, neska "fetitxistentzako" lentzeria diseinatu nahi du.
Gainera, aspaldi iragarri genizuen bezala, "Monster" izeneko lurrin bat merkaturatuko du aurki eta maiatzean Born This Way diskoa kaleratuko du. Proiektu ugari ditu, beraz, eskuartean Gagak.Kate Hudson aktorea haurdun dago
Kate Hudson haurdun dago, eta bigarren ume baten esperoan da, US Weekly astekariak argitaratu duenez. Muse taldeko Matthew Bellamy da jaioko den umearen aita (lehenengo aldiz izango du haur bat berarekin).
Aktorearen hurbileko pertsona batek aipatutako aldizkariari adierazi dionez, ez zuten planeatuta, baina oso pozik daude berriarekin.
Hudson Chris Robinson musikariarekin ibili zen 2006 urtera arte, eta Ryder izeneko ume bat izan zuten elkarrekin. Umeak 7 urte ditu, eta iturri batzuk diotenez, aktorea oso pozik dago bere semeari anai edo arreba bat emango diolako.
Orduz geroztik, Owen Wilsonekin gorabeherez betetako erlazio bat izan du eta 2009an banandu ziren. Horren ostean, Alex Rodriguez kirolariaz maitemindu zen, eta ondoren hasi zuen Bellamyrekin erlazioa, 2010ean.
Amaral diskoetxerik gabe geratu da
Disko berria prestatzen dabil Amaral, baina, antza denez, estudioko hurrengo lana ez du, orain arte bezala, EMI diskoetxearekin kaleratuko
Disko gehien saltzen duten espainiar Estatuko taldeen artean badago ere, badirudi Amaral diskoetxerik gabe geratu dela.
Talde honen managerrak Rolling Stone musika aldizkariari jakinarazi dionez, taldea negoziazio lanetan dabil, baina, momentuz ez du inorekin akordiorik sinatu. Azken honen hitzetan, eskaintza ugari jaso dituzte, batez ere, diskoetxe independenteek egindako eskaintzak
Orain arte Amaralek auto-ekoizpenaren bidetik grabatu ditu diskoak eta EMI konpainiari lotutako diskoetxeren batekin banatu izan ditu.
From biger |
2011/01/12
Azkenaldian gehien deskargatu diren kantuak
Lehengo postuan, The Black Eyed Peas dugu, egundoko arrakasta lortu du I Gotta Feeling abestiarekin.
1. The Black Eyed Peas, "I Gotta Feeling,"
con 6,049,000 descargas
2. Flo Rida feat T-Pain, "Low"
con 5,640,000 descargas
3. Lady Gaga featuring Colby O'Donis, "Just Dance"
con 5,616,000 descargas
4. The Black Eyed Peas, "Boom Boom Pow,"
con 5,517,000 descargas
5. Lady Gaga, "Poker Face,"
con 5,451,000 descargas
6. Jason Mraz, "I'm Yours,"
con 5,267,000 descargas
7. Ke$ha, "TiK ToK,"
con 5,078,000 descargas
8. Timbaland featuring OneRepublic, "Apologize,"
con 4,747,000 descargas
9. Taylor Swift, "Love Story,"
con 4,654,000 descargas
10. Flo Rida, "Right Round,"
con 4,594,000 descargas
11. Coldplay, "Viva La Vida,"
con 4,588,000 descargas
12. Soulja Boy Tell'Em, "Crank That",
con 4,520,000 descargas
13. Katy Perry, "Hot N Cold,"
con 4,461,000 descargas
14. Train, "Hey, Soul Sister,"
con 4,311,000 descargas
15. Beyonce, "Single Ladies,"
con 4,166,000 descargas
16. Lady Gaga, "Bad Romance,"
con 4,154,000 descargas
17. Kanye West, "Stronger,"
con 4,106,000 descargas
18. Miley Cyrus, "Party In The U.S.A.,"
con 4,105,000 descargas
19. Lady Antebellum, "Need You Now,"
con 4,028,000 descargas
20. Leona Lewis, "Bleeding Love,"
con 4,026,000 descargas
John Lennoni buruzko pelikula bat prestatzen dabil Brad Pitt
Zurrumurruak baieztatu dira. Izan ere, dirudienez, John Lennonen bizitzari buruzko pelikula biografiko bat prestatzen dabil Brad Pitt aktorea.
Hasiera bateko informazioen arabera, Pittek berak ekoitzi eta protagonizatuko luke filma. Gainera, iturri ezberdinek diote, Yoko Onok (John Lennonen bigarren emaztea) oniritzia eman diola pelikularen grabazioari. Bien bitartean, badirudi, Brad Pittek kantu ikastaroak hartzeko interesa duela.
Gidoiari dagokionez, dagoeneko hasiak dira istorioa idazten eta orain pelikularen zuzendaria bilatzea baino ez da falta.Material Girl moda etxearentzako modelo bila dabil Madonna
Bere webgunean iragarri duenez, Gossip Girl telesaileko Taylor Momsen aktorea ordezkatuko duen neska ausart bat bilatzen ari da poparen erregina.
Material Girl markak Madonnak eta bere alabak egindako diseinuak jasotzen ditu. Estilo aldetik oso "gaztea" da eta, batez ere, nerabeentzako jantziak biltzen ditu. Oro har, arropa sexyak dira, baina, era berean, ukitu "informala" dute.
"Beldurrik ez duen neska bat nahi dugu", adierazi du Material Girl moda etxearen atarian Madonnak. Ildo horretan, animatzen diren neska guztiei izena emateko deia egin nahi izan die kantariak.