Disko berria prestatzen dabil Amaral, baina, antza denez, estudioko hurrengo lana ez du, orain arte bezala, EMI diskoetxearekin kaleratuko
Disko gehien saltzen duten espainiar Estatuko taldeen artean badago ere, badirudi Amaral diskoetxerik gabe geratu dela.
Talde honen managerrak Rolling Stone musika aldizkariari jakinarazi dionez, taldea negoziazio lanetan dabil, baina, momentuz ez du inorekin akordiorik sinatu. Azken honen hitzetan, eskaintza ugari jaso dituzte, batez ere, diskoetxe independenteek egindako eskaintzak
Orain arte Amaralek auto-ekoizpenaren bidetik grabatu ditu diskoak eta EMI konpainiari lotutako diskoetxeren batekin banatu izan ditu.
From biger |
No hay comentarios:
Publicar un comentario