2011/01/14

Fuksiaz jantzita helduko da udaberria

Dirudienez, diseinatzaile ospetsuenek arrosa tonu biziak aukeratuko dituzte beraien bildumetarako. Adi!

Urtea duela gutxi hasi bada ere, moda adituak 2011ko kolorea zein izango den eztabaidatzen dabiltza dagoeneko. Denetarik entzun da: koral-kolorea, izokin-kolorea, laranja, horia...

Baina zein izango da udaberriko arropak erosterakoan aukeratu beharko dugun lehen kolorea?

Aurreikuspenek diote munduko diseinatzaile ospetsuenek kolore fuksiaren aldeko apustua egingo dutela. Are zehatzagoak izango gara, fuksiak baino indar handiagoa hartuko baitu atxapar koloreak (ukitu gorriak dituen fuksia tonua).

No hay comentarios:

Publicar un comentario