Giorgio Armanirekin akordioa sinatu du hurrengo biran bere diseinuak eramateko.
Lady Gagaren energia eta indarra etenezinak dira. Musika munduan duen arrakasta ikaragarria da eta hori gutxi balitz, erronka berriei aurre egiteko gogoz azaldu da azkenaldian kantari polemiko hau.
Hain zuzen ere, barruko arropen bilduma bat kaleratzeko asmoa erakutsi du Lady Gagak. Udan iritsiko da bilduma berri hau eta emakume modernoei eta ausartei zuzenduta egongo da. Dirudienez, neska "fetitxistentzako" lentzeria diseinatu nahi du.
Gainera, aspaldi iragarri genizuen bezala, "Monster" izeneko lurrin bat merkaturatuko du aurki eta maiatzean Born This Way diskoa kaleratuko du. Proiektu ugari ditu, beraz, eskuartean Gagak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario