Material Girl moda etxearentzako irudi berri baten bila dabil Madonna abeslaria.
Bere webgunean iragarri duenez, Gossip Girl telesaileko Taylor Momsen aktorea ordezkatuko duen neska ausart bat bilatzen ari da poparen erregina.
Material Girl markak Madonnak eta bere alabak egindako diseinuak jasotzen ditu. Estilo aldetik oso "gaztea" da eta, batez ere, nerabeentzako jantziak biltzen ditu. Oro har, arropa sexyak dira, baina, era berean, ukitu "informala" dute.
"Beldurrik ez duen neska bat nahi dugu", adierazi du Material Girl moda etxearen atarian Madonnak. Ildo horretan, animatzen diren neska guztiei izena emateko deia egin nahi izan die kantariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario